Automobilgintza sektorerako metalezko piezak ekoizten dituen enpresa gipuzkoar batentzat Ingeniaritza eta Berrikuntza Zuzendaria bilatzen ari gara.
50 urteko ibilbide sendo bat duen enpresa talde bat gara. Talde global bat, Euskal Herria, Mexiko eta Txinan ditugu gure hiru plantak.
Taldea egoera berri batera eraman nahi dugu. Berrikuntza teknologikoa, proiektu berrien kudeaketa eta industrializazio aurreratua, tresna berritzaileak sustatu eta martxan dauden prozesuak optimizatzeko apustua egin nahi dugu.
Berritzailea bazara, pertsonak kudeatzen esperientzia baduzu eta prozesuen ingeniaritza edota automatizazioan esperientzia baduzu, ezagutu nahi zaitugu.
Pertsonetan benetan sinesten dugunez, talde lana eta auto-kudeaketa bultzatzeko gaitasuna duen pertsona aurkitu nahi dugu.
Eraldaketa hau lideratzeko zure burua gai ikusten ba duzu, zeu zara bilatzen ari garen pertsona.
Gure proiektua ezagutu nahi?
Bilatzen ditugun ezaugarriak betetzen ba dituzu, eta erronka hau sakonago ezagutu nahi izan ezkero, bidali zure cv info@noralde.com helbidera, prozesuan parte hartzeko.